Non ti muovere (No te muevas / Ne bouge pas) ***

Non ti muovere (No te muevas / Ne bouge pas) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-ti-muovere-no-te-muevas--ne-bouge-pas/@@download/image/44p48-3.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sergio Castellito. Aktoreak: Sergio Castellito, Penelope Cruz, Claudia Gerini. Generoa: drama. Herrialdea: Italia / Espainia / Erresuma Batua. Urtea: 2004. Iraupena: 125 minutu.  
44.zenbakia
Non ti muovere (No te muevas / Ne bouge pas)   ***
Auto batek Timoteo zirujau hotz eta zinikoaren alaba gaztea harrapatu du. Neskatoa larri dago ospitalean. Koma egoeran. Isiltasunari aurre egin nahirik, bere sekreturik ezkutuena kontatuko dio aitak alabari. Italia izeneko neska txiro batekin maitemindu zenekoa, alegia. Patu gupidagabeak, baina, bere pasioa lurperatu zuen. Non ti muovere filmak arrakasta handia izan zuen Italian. Sergio Castellito eta Penelope Cruz aktoreek, gainera, David di Donatello sari bana jaso zituzten haien interpretazio finengatik. Drama gorabeheratsua da, ordea.