Non konektatzen duzu telefonoa?

Non konektatzen duzu telefonoa? Adi! Ez utzi edozein lekutan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-konektatzen-duzu-telefonoa/@@download/image/PoolPhone_FINAL-copy.jpg
2018/05/14
albiste-laburra
Adi! Ez utzi edozein lekutan!
Non konektatzen duzu telefonoa?

Taberna batean sartu eta telefonoa kargatzeko eskatzen duzun horietakoa zara? Kontuz ibili!! Ziur aski ez zenekien, baina telefonoen eta tableten USB portuek bi funtzio betetzen dituzte: kargatu, bai, baina baita datuak bidali ere.

 

Beraz, edozein lekutara konektatzen dugunean, telefonoak konexio bat sortuko du, hau da, mugikorrean gordeta ditugun datu batzuk bidali behar ditu; leku ezezagun batera konektatuz gero, gure datuak bidaltzeko arriskua izango dugu. Bi aldiz pentsatu!