Non hago...

Hondarribiko artzaina. Beste artzain bat besterik ez dago herrian; bera baino askoz ere zaharragoa. 32 urte ditu Haitz Arrietak, Eta hiru pasio ditu: natura, artzaintza eta death metal musika. Jaizkibel mendiko larretan ibili gara.
"Naturaren esklabu izatea gustatzen zait. Hemen naturak agintzen du: haizeak, euriak, hotzak, beroak Gizakiok hain garrantzitsuak ez garela sentiarazten dit honek. Eta ez dut beste nagusirik; natura da nagusi bakarra. Horregatik gustatzen zait artzaintza".
Haitz Arrieta duela hamar urte hasi zen artzaintzarekin zaletzen. Aitona-amonak artzain izandakoak zituen Haitzek, baina gainerakoan, ez zuen familiak inolako loturarik lan horrekin. Arantzazuko Artzain Eskolan ibili zen gero, lanbidea ikasten, eta duela bost urte lursaila erosi zuen Jaizkibelen.
Haitzek 120 ardi ditu. Gehiago behar ditu, ordea. "Lurra erosi dut, ardiak ere bai, eta orain arteko inbertsioari buelta emateko, 300 bat beharko nituzke". Esne eta haragi salmentatik lortzen du gazte hondarribitarrak dirua.
Bizimodua ez da samurra, noski. Neguan, batez ere:"Arkume garaia latza izaten da. 07:00etan jaiki eta mendira joaten naiz ardiak jeztera; 10:30ean bukatu ohi dut lan hori. Esnea saltzen dut, ondoren, jatetxeetan-eta. Etxera bazkaltzera gero, eta buelta mendira: ardiak larretara eraman, 19:00ak aldera jetzi eta 21:30ean etxera berriro. Eta hori egunero-egunero baita urteberrian ere!". Udara, berriz, gozoagoa da: "Ilea moztu eta mendian haiekin egon besterik ez dut egin behar".
Jakina, parrandarako aukera handiegirik ez du izaten: "Oso noizean behin, herriko festetan-eta. Egunez egiten ditut gaur egun parrandak". Beste zaletasun batekin gozatzea ere zail du. Musikazale amorratua baita Haitz. "Death metal etiketa horren azpian sartu dituzten taldeak oso gogoko ditut, eta ahal dudanean, kontzertuetara joaten naiz; Irungo Tunk! aretora, adibidez. Nahi baino gutxiagotan joaten naiz, hala ere!". Denon subkonstzientean Euskal Herriko artzainaren irudia txapelarekin lotuta ageri den arren, Haitz han ibiltzen da, Jaizkibelen. Black Sabath eta antzeko beste talde batzuen kamixetak jantzita. "Bai, Euskal Herriko artzain guztiei xirula jotzea gustatzen zaiela dirudi. Eta, kontuz, niri ere gustatzen zait xirula! Benetan. Baina baita death metala ere!".
Artzaintza gainbehera dagoen garaian, ia artzain gazterik ez dagoenean Hondarribiko gazte honek ogibideari heldu dio. "Hasieran jendeak txoratuta ote nengoen esaten zidan. Baserritarrek ere ez zuten ulertzen, ni kaletarra bainaiz. Baina orain mundu guztia oso pozik dago. Neska lagunak bultzatzen nau gehien jarraitzera".
Natura maite du Haitzek. Eta han utzi dugu, Jaizkibelen. Bere mendian. Bere ardiekin. Horrela jarraitu nahi luke, gainera. Horregatik, orain, Jaizkibel mendiko labarretan superportua jartzea aztertzen ari direla, natura bakean utz dezaten nahi du: "Dena garapenaren alde, dena diruaren alde Baina, zer da dirua? Papera. Basoak galtzen direnean, errekak galtzen direnean zertaz biziko gara".