Non dago nire garagardoa?

Non dago nire garagardoa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-dago-nire-garagardoa/@@download/image/81p12beer.jpg
2012/12/13
berria
Non dago nire garagardoa?
Tabernan garagardoa galtzeko ohitura txarra duzu? Hala bada, www.lighterside.com webguneak eskainitako garagardo bilatzailea komeni zaizu. Remote Control Beer Pager izena du tramunkuluak, eta 15 euro inguru balio du. Oso erabilterraza da: garagardoa tabernariari hartu ondoren, edukiontzi batean sartu behar duzu, eta galduz gero, urrutiko aginte baten botoia sakatu, edukiontzia zarata egiten has dadin.