Non dago Atlantida?

Non dago Atlantida? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-dago-atlantida/@@download/image/22p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Non dago Atlantida?
Hamar puxtarri misterioa argitzen duenarentzat!  Platon filosofo greziarrak zibilizazio honen berri eman eta uharte batean zegoela esan zuen. Zibilizazio hura, nonbait, galdu egin zen. Ziur asko, mito edo kondaira hutsa da, baina dena den, historia osoan Atlantidaren kokapenari buruzko hamaika hipotesi jarri dira mahai gainean: Gribaltarreko itsasartea, Kanariak, Suedia, AEBak, Itsaso Bareko Pascua irla, Troya, Kretatik gertu… Euskaldunon jatorria argitu gabe dagoenez, harrigarria da orain arte inork Atlantida gure herriarekin ez lotu izana. Garaiz gabiltza, hala ere. Zer iruditzen zaizue Atlantida Izaro irlan kokatzen badugu? Ongi, ezta?