Non da legala (eta non ez) abortatzea?

Non da legala (eta non ez) abortatzea? Argentinan egin berri duten bozkak agerian utzi du herrialdeen artean gaiaren inguruan dauden ezberdintasunak. Badakizu zeintzuk dauden abortuaren alde eta zeintzuk kontra? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-da-legala-eta-non-ez-abortatzea/@@download/image/NRNYVGADZA3GPADCOJVSX2SOWU.jpg
2018/08/09
berria
Argentinan egin berri duten bozkak agerian utzi du herrialdeen artean gaiaren inguruan dauden ezberdintasunak. Badakizu zeintzuk dauden abortuaren alde eta zeintzuk kontra?
Non da legala (eta non ez) abortatzea?

Argentinak ateak itxi dizkio abortu libreari, eta horren harira, eztabaida berpiztu egin da munduan. Azken 30 urteetan asko dira beren legeak aldatu dituzten herrialdeak, eta pixkanaka, abortu librerako eskubidea zabaltzen doa. Baina oraindik badira abortuaren aurkako lege gogorrak dituzten herrialdeak; horien artean gogorrenak Afrikan eta Hego Amerikan daude. Hala, Nikaragua edo El Salvador bezalako herrialdeek gogor zigortzen dituzte abortatzen duten emakumeak, eta zer esanik ez Egipto, Gabon, Ginea-Bissau, Madagaskar, Mauritania, Kongoko Errepublika eta Senegal herrialdeetan. Asian, abortua debekatua dago Filipinetan, Palau eta Laosen eta Europan berriz, Maltan, Andorran, San Marinon eta Vatikanoan.

Horiek debeku gogorrenak dituzten herrialdeak dira, baina horiekin batera badira aborturako zailtasun handiak jartzen dituztenak. Horien artean dago Argentina; oraingoz, herrialdean emakumeek soilik abortatu dezakete bortxaketa baten ondorioz edota bere bizia arriskuan badaude. Jarraian, egungo egoera laburbiltzen duen mapa: