Nomadentzako aulkia

Nomadentzako aulkia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nomadentzako-aulkia/@@download/image/2010572369Nomadentzako_aulkia.jpg
2012/12/13
berria
Alemaniako Vitra enpresak Chairless aurkeztu du, eserlekuak ordezka omen ditzakeen nylonezko zinta. Antza denez, Alejandro Aravena diseinatzaileak Ayoreo indiarrek darabilten antzeko mekanismo batengan bilatu du inspirazioa "nomada modernoentzako aulkia" bezala definitu duen hau gorpuzteko. "Ergonomikoa, erosoa eta erakargarria" dela dio, eta edonon gaudela ere gure sorbalda eta hankak deskantsatzeko aukera eskaintzen duela. Egia da hori. Ongi bilduta poltsikoan gorde eta edozein unetan atera eta erabil dezakegu eta. Erosotasuna, ordea, eztabaidagarria.