Nolakoak izango gara?

Nolakoak izango gara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nolakoak-izango-gara/@@download/image/37p26-na_1368526051.jpg
2004/01/02
erreportajea
Nolakoak izango gara?
Gizakiaren eboluzioak abiadura handia hartu duela diote ikerlariek. Teknologiak, ingeniaritza genetikoak, ingurumenaren aldaketak… eragin itzela izango omen dute eboluzioan. Nolakoa izango da etorkizuneko gizakia? Hipotesi batzuk aztertu ditugu.

Espezie gaztea da Homo sapiens, 200.000 urte besterik ez ditugu. Milurtekoak joan milurtekoak etorri, aldatzen ari gara, gure arbaso Australopithecus-ek eta Neanderthal-ek egin zuten bezala. Izan ere, gizakiaren eboluzioan zerbait ez da aldatu: inguruak eskainitako bizi baldintzei egokitzeko gaitasuna. Gaur egungo bizi baldintzek eta gure arbasoenek ez dute antzik: etxe erosoetan bizi gara, puntako komunikazio tresnak erabili ohi ditugu, eta denbora laburrean edozein tokitan egon gaitezke. Gainera, teknologiari eta zientziari esker, sistema adimentsuak sortu ditugu lanerako eta gaixotasunak sendatzeko erraztasuna dugu. Txanponak badu alde iluna, ordea: gaur egun ingurua gure neurrira eraldatzeko gauza gara, eta horretan, zoritxarrez, ingurumena kaltetzen ari gara: kutsadura, basamortu bilakatzea, glaziareen urtzea…  

"Homo mutantis"

Gizakiaren eboluzioa ingurumenaren aldaketarekin estu lotuta dago antropologoen arabera, eta ingurumena aldatuz, gizakiak gure eboluzioa baldintzatzen ari garela diote. Hori dela eta, eboluzioari buruzko hipotesi erabat ezkorrak daude. Esaterako, Francisco Carrillo biologo espainarrak dioenez, "planetak irauten badu, gauza bat gerta liteke: lurra bizitzeko ezegokia bihurtzea. Ondorioz, goseteak, izurriteak eta gerrak izango dira eta polulazioa asko gutxituko da. Bizirauten dutenek bizi baldintza eskasak izango dituzte: ur falta, mu-tazioak..."     Era berean, kulturalki atzera egingo du gizakiak. "Homo mutantis" deituko diogu Carrillok proposatutako gizaki horri.

Hipotesi asko

Zorionez, teoria baikorragoak ere badaude. Esaterako. Henry de Lumley irakasle frantziarrarena: "Ingurumenaren aldaketari aurre egiteko gauza izango da gizakia. Zientziak eta teknologiak tresna ugari emango dizkigute:
gainpopulazioa saihesteko, eguraldia kontrolatzeko…
". Gure espezieak aurrera egingo du Lumley-en hipotesiaren arabera, baina horretarako, gure bizimoduan aldaketa batzuk egin beharko ditugu bizi baldintza berrietara egokitzeko. Batetik, elikadura hobetuko dugu: barazkiak eta fruituak nagusituko dira gure dietan. Horrez gain, kirol gehiago egingo dugu. Ondorioz, fisikoki ere aldaketak izango dira gizakiongan: burua handituko zaigu, garaiagoak eta sendoagoak izango gara... Gainera, haurtzaroko zenbait ezaugarri mantenduko ditugu heldutasunean: gorputz adarretako malgutasuna eta eguraldira egokitzeko gaitasuna, esaterako.

Bada azkarragoak izango garela dioenik ere. Horra hor "homo hipoteticus"-aren ezaugarri nagusiak. Hala ere, aldaketok gauzatzeko 50.000 urte igaro beharko direla aurreikusi du Lumley-ek.

"Homo Hipoteticus"



Eskuak
Leunduz joango dira; gero eta gutxiago lan egingo dugu eskuekin. Behatz finagoak izango ditugu, azazkal motzagoak eta azala sentiberagoa. Hatz lodiak mugikortasun handiagoa izango du.

Burua
Burua handitu egingo zaigu. Buru-hezurra esferikoagoa izango dugu eta neurona gehiago izango ditugu. Ondorioz, informazio gehiago gorde ahal izango dugu.

Ile gutxiago
Ilea galtzen segituko dugu, gorputzean zein buruan. Zergatik? Gure etxeetan mikroklima sortzeko aukera izango dugulako.

Aurpegia
Hortzak gero eta txikiagoak izango dira, lan gutxiago egin beharko dutelako. Ahoa ere txikiagoa izango da. Masailezurrak estuagoak izango dira, eta kopeta zabalagoa. Begiak antzekoak izango dira, izan ere, nahikoa perfektuak direla diote adituek.

Belarriak
Gure entzumen sistema nahiko ahula da eta zaratak entzumena kaltetu dezakete. Zaratari aurre egiteko, belarriak luzatu eta findu egingo dira eta mugikorrak izango dira.

Gehiago biziko gara


Gero eta zaharrago hilko gara eta muga 120 urtetan ezarri dute ikertzaileek, ezinezkoa omen baita pertsona bat 120 urte baino gehiago bizitzea.
 Garaia Bizi itxaropena
Brontze-Aroa
 18 - 20 urte
Erromatar inperioa
 23 urte
Erdi aroa
 35 urte
XIX. mendea 44 urte
XX.mendeko 60ko hamarkada 70 urte
XXI.mende hasiera 80 urte
XXI.mende erdialdea 90 urte
XXI.mende amaiera 120 urte


Handiagoak izango gara



Azken 4.000 milioi urteetan aldaketa nabarmenak eragin ditu gizakiaren eboluzioak. Esaterako, pisuan eta altueran handitu egin gara. Joera hori mantendu egingo da. Hala ere, altuera eta pisu zehatzik ez dute ematen ikertzaileek.

  EmakumeakGizonak  Emakumeak Gizonak
 "Austrolopithecus" 29kg 45kg 105zm151zm
 "Homo habilis"
 32kg 52kg118zm
170zm
 "Homo erectus"
 55kg 59kg160zm
170zm
 "Homo sapiens"
 56kg 68kg65zm
180zm



Gizaki eta ordenadore nahasketa


Etorkizunean, teknologiari eta ingeniaritza genetikoari esker, gizakiokeboluzioa gidatzeko gauza izango garela diote adituek. Ian TattersallAEBetako paleontologoak dioenez, "gure espeziea gidatu edo beste espezie berri bat sortzeko aukera izango dugu".Batetik, gizakia bere genoma  —gizakion mapa genetikoa— aldatzeko gauzaizango da, laster. Hau da, geneak aldatu eta espezia 'hobetu' ahalizango du. William Calvin AEBetako neurologoaren aburuz, hala ere, "gizakiaren eboluzioa mugatua da, eta beraz, baliteke askoz gehiago hobetzeko aukera ez izatea".Bestalde, Kurzweil Thechnologies zentroko zuzendari Ray Kurzweilekbestelako espeziea iragarri du, gizakia eta ordenadore nahasketa: "Homo ciberneticus"-a.

"Homo Spacialis"


XX. mendean espazioaren konkistari ekin genion, eta etorkizunhurbilean, Martera bidaiak egitea aurreikusi dute. Beraz, litekeena dagizakiok espazioa kolonizatzea. Gaetano Rotondo irakasle italiarrakdioenez, "espaziorajoaten direnek ez dute bizimodu erraza izango, izan ere, grabitaterikgabe bizitzera ohitu beharko dute. Erabat aldatuko dira, mutazioakjasango dituzte, eta ezingo dute lurrean bizi direnekin ugaldu".Honako ezaugarriak izango lituzkete espazioan luze egondakoek: begigorriak, zainez betetako konpeta eta aurpegia, buru handia, ipurditxikia eta zimurrik ez. Hezur ahulagoak lituzkete eta anemia espazialaizeneko gaixotasuna izateko arriskua lukete.