Nolakoak izango dira etorkizuneko musika jaialdiak?

Nolakoak izango dira etorkizuneko musika jaialdiak? Antolatzaileak hasi dira aukera posibleak aztertzen, eta nahiko arraroak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nolakoak-izango-dira-etorkizuneko-musika-jaialdiak/@@download/image/1561112986_1530117596bilbao-bbk-live-2018.jpg
2020/05/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Antolatzaileak hasi dira aukera posibleak aztertzen, eta nahiko arraroak dira.
Nolakoak izango dira etorkizuneko musika jaialdiak?

Aurtengo udan, dirudienez, ezinezkoa izango da musika jaialdiez gozatzea. Dena den, sektore horrek milioika euro mugitzen ditu, eta beraz, ez daude horren azkar amore emateko prest. Argi dago denbora luze batean ezinezkoa izango dela BBK Live baten tankerako jaialdia antolatu, baina... nolakoak izango dira musika jaialdi berriak?

Montgorok Valentziako jaialdiak sistema hau planteatu du; pista palko txikietan banatzea, erlauntzen moduan. Palko bakoitzak 150 metro izango lituzke, eta 50-80 lagun inguru sartuko lirateke. Gainera, lau palkoko multzoetan edaria eta janaria erosteko postuak eta komunak jarriko lituzkete. Bestalde, jendea palkoz ez mugitzeko eskumuturreko elektronikoak erabiliko lituzkete. Sistema hau tenperaturaren kontrolekin eta eskuetarako alkohol poteak ezarriz osatuko lukete.

DIRUA ITZULTZEKO ARAZOAK

Ez dago argi zer gertatuko den udako musika jaialdi handiekin, baina adierazi dutenez, ezinezkoa izango zaie sarrera guztien dirua itzultzea. Hala, litekeena da sarreren erosleei bonuak eskaintzea, datorren urtean erabiltzeko. Bitartean, formatu txikiko kontzertuen garaia izan daiteke.