Nolakoa izango da mundua 2050. urtean?

Nolakoa izango da mundua 2050. urtean? Hiru diseinatzailek hiru proposamen sortu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nolakoa-izango-da-mundua-2050-urtean-1/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-29 a las 12.24.09.png
2022/12/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hiru diseinatzailek hiru proposamen sortu dituzte.
Nolakoa izango da mundua 2050. urtean?

Nola izango da mundua hemendik 30 urtera? Zientzia fikzioak eta literaturak pistak eman ohi dizkigu: paisaia apokaliptikoak edo mezu itxaropentsuak. Teknologiaren nagusitasuna, hiperkonexioa... baina argi dagoena da, etorkizuneko gai nagusia jasangarritasuna izango dela.

Etorkizuneko munduan beharbada planetaren lurrazal gehiena urtetan egongo da, soilik %12a egongo da bistan. Zientzia fikzioa badirudi ere, hemendik ez horrenbestera gerta litekeena da. 

Asko dira hau gertatzeko irtenbideak planteatu eta aldarrikatzen dituztenak. Sorkuntzaren eta diseinuaren alorrean ere proiektu harrigarriak topatu genitzake, etorkizun ez oso urruneko beharrak aurreikusten dituztenak. 

Horietako bat da Angela Conde Del Rey-ren proiektua. Sekai Kan deitzen da eta sortu duen mundua 2049. urtean kokatzen da. Itsas mailaren igoerak hainbat hiri ur azpian ezkutatu ditu. Tokio da horietako bat. Testuinguru honetan sortzen da Sekai Kan, Toki zaharraren gainean eraikia. Bertan pertsonek komunitatean bizitzeko beharra dute. Elkarrekin bizitzeko modelo berri honetan hiria erresilientea da, bizirik dago eta bere biztanleekin batera hazten da. 

Gizadia itsas mailaren arriskutik erreskatatzeko bada beste proposamen bat ere. Massimo Nocivelli-k Nymphea proiektua sortu du. Bere ideia argia da, zehatza eta oso erabilgarria. %12ko lurrazala soilik bagenu bizitzeko eta beste guztia ura balitz, zer egingo genuke? Nymphea litzateke erantzuna.

Ur gainean flotatzen duten gainazalak sortuko lirate sistema modular honekin. Komunitate ezberdinak diseinu berarekin elkartuko lirateke. Lurralde berriak sortuko lirateke, konbinazio ezberdinekin beharraren eta inguruaren arabera, modulu ezberdinak elkarri lotzeko pentsatuak egongo lirateke eta.

Baina nondik lortu janaria hondakinez beteta dagoen munduan? Edo janariaren ez denean guztiengana berdin iristen? Edo krisi klimatikoak zenbait elikagaien haztea zailtzen duenean? Batzuk asko dute, besteek ezer ez. Hau ez da etorkizuneko hipotesia, errealitatea da eta urteen joanak gehiago zaildu lezake egungo egoera. 

Hausnarketa honetatik abiatuta sortzen du Irati Albizuk Berbizi deitutako proiektua. Bere proiektua Deban (Gipuzkoa) erdiratzen da. Deban 5.000 bat inguru pertsona bizi dira. Bertan hiru fruta denda eta hiru supermerkatu daude. Alabaina, Iratiren esanetan harrigarria da zenbat fruta eta barazki galtzen diren alferrik horren herri txikian. 

Helduegi dagoen banana, orbainak dituen sagarra... Guzti hau jangarria da, osasuntsua, praktikoak, baina hala ere bota egiten da edertasun kanona ez betetzeagatik (bai, janarian ere existitzen dira horrelakoak). Baina zer gertatuko litzateke bananak ere soberan ez dauden mundu batean? 

Berbizi errealista da, sukaldari profesional baten laguntzarekin merkataritzan hondakin moduan zaborretara botatzen diren elikagaiekin errezetak sortu ditu Albizuk. Irakaspena: Ez bota janaririk. Merezi du, bada ez bada ere, hauek nola aprobetxatu ikastea.