Nolako gidariak gara? Kotxearen inguruko hamar mito

Nolako gidariak gara? Kotxearen inguruko hamar mito Zenbat alkohol edan dezakegu gidatzerakoan? Isunei zenbateko beldurra diegu? Hona hemen gidatzearen inguruko bost egi eta gezur. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nolako-gidariak-gara-kotxearen-inguruko-hamar-mito/@@download/image/Captura de pantalla 2017-06-30 a las 16.08.48.png
2017/07/05
Zenbat alkohol edan dezakegu gidatzerakoan? Isunei zenbateko beldurra diegu? Hona hemen gidatzearen inguruko bost egi eta gezur.

Denok uste dugu gidari apartak garela. EGIA.

Azken ikerketen arabera, kotxe gidari gehienak oso harro daude beren gidatzeko moduaz, eta seguru sentitzen dira bolantean. Moto gidariek ez dute horrenbesteko ziurtasuna erakusten.

 

Dagoeneko ez dago kaskoa eramaten ez duen moto gidaririk. GEZURRA. Zorakeria irudituko zaizuen arren, oraindik badira kaskoa jartzen ez duten moto gidariak, zehazki 40%.

 

Ez ditugu txirrindulariak errespetatzen. EGIA. Txirrindulariek jasaten dituzten istripu eta heriotza tasak oso altuak dira, eta kotxe gidari gehienek onartzen dute ez dutela 1,5 metroko distantzia minimoa errespetatzen aurreratzeko unean.

 

Beti ingurukoen errua dela pentsatzen dugu. GEZURRA. Istripu baten ondoren, gidari gehienek onartzen dute ez dela dena bestearen errua izan, eta nekea, despistea edota bestelako faktorean egon direla adierazten dute.

 

Abiadura mugaren gainetik gidatzen dugu. EGIA. Gidarien erdiak baino gehiagok 150-160 km orduko abiaduran gidatzen du errepidetan, muga 30-40 km orduko abiaduran gaindituz. Kaleetan gehiago mantentzen dute abiaduraren muga, baina guztiek ez dituzte betetzen.

 

Badakigu zenbat alkohol edan dezakegun. GEZURRA. Soilik %40 batek daki zenbatekoa den alkoholaren muga gidatzerakoan:  0,25 mg/l. Gainera, gidarien erdiak gidatzen du edan ondoren.

Emakumeek gehiago errespetatzen dituzte arauak. EGIA. Seguruen enpresek ongi dakite hau egia dela, eta topikoak gaindituz, emakumeek gehiago errespetatzen dituzte arauak errepidean, eta hobeto gidatzen dute. Zehazki, gizonek baino %25,6 seguruago gidatzen dute emakumeek.

 

Multei diegun beldurrak eragina du gure gidatzeko moduan. GEZURRA. Badirudi hala izan beharko lukeela, baina soilik %30ak moldatzen du bere gidatzeko modua multen ondorioz.

 

Ez diogu semaforo anbarrari kasurik egiten. EGIA. Gezurra badirudi ere, gidarien %86k onartzen du ez duela semaforoa anbarrean dagoenean gelditzeko ohiturarik.

 

Erregaiaren prezioak kezkatzen gaitu. GEZURRA. Karburanteen prezio igoerak ez gaitu gehiegi kezkatzen, eta ez dugu gehiegi begiratzen prezioa kotxean erregaia sartzerakoan.