Nola zaindu zure osasun mentala deseskaladak antsietatea sortzen badizu

Adituen arabera deseskala esposizio gradual batean egin behar da, bizi dugun egoera berrira ohituz pixkanaka, onartuz normala dela antsietatea sentitzea aldaketen aurrean. Izan ere, antsietatea ez edukitzeko asko laguntzen du onartzeak egoera berezi honek antsietatea sor dezakeela.
Psikologoek gogorarazten dute jada atera badaiteke ere, ez dela beharrezkoa bai ala bai ateratzea. Baliteke norbait bat gustura egotea etxean, bere jarduera modu motelagoan aldatuz prest sentitzen den arte. Horrela egitea posible ez balitz, eta kalera atera behar balitz, aipatzen dute normala dela antsietatea sentitzea berriz ere ohitu arte.
Horregatik adituek mezu argia helarazi nahi dute: antsietatea sentitzea ez da patologia bat, oinarrizko emozio bat da, zenbait egoeretan azaltzen dena. Normaltasunez bizitzea eragozten badu antsietate horrek patologia bilakatu daiteke, baina antsietatea bere horretan ez da gaixotasun bat.
Txabola sindromea existitzen al da?
Egun hauetan hainbat komunikabide txabola sindromearen inguruan mintzatu dira, hau da, kanpora ateratzea ekiditea nahita berrogeialdia igarota ere. Psikologoek argitu nahi izan dute ez dela horrelako sindromerik existitzen eta ez dagoela horren inguruko diagnostiko edo literatura zientifikorik. Beraz, onena antsietatea onartu eta ahalik eta lasaien egoera berrira ohitzen joatea da.