Nola zaindu etxeko animaliak bero itogarriko egunetan

Kalera ateratzerakoan eraman leku fresko eta itzaltsu batera bertan etzan daitezen. Saiatu gainera, iturri edo erreka baten ondoan izatea, ur freskoa eskuragarri izan dezaten eta hidratatuak mantendu.
Etxean berriz, gainazal freskoak eskaini etzan daitezen, eman goxoki izoztuak freskatzeko eta entretenituak mantentzeko. Haizagailuak eta aire gidatua ere aukera ona dira.
Paseo goiztiarrak
Txakur batzuk eguzki azpian dauden autoen barruan denbora asko egoteagatik hiltzen badira ere, beste asko bero kolpeak jasaten dituzte berorik gehieneko orduetan paseatzeagatik. Horregatik, bero asko egiten duenean, euren jarduera minimora murriztu eta eguneko ordurik freskoenetan kalera ateratzea gomendatzen da.
Txakurra goizeko lehenengo orduak ateratzea da seguruena, beti ere hori posible balitz, eta leku itzaltsuetara eramatea. Bidean zehar urik ez badago eskuragarri, etxetik ur botila bat eramatea da onena. Kalera ateratzeko bero gehiegi egiten duen egunetan, txakurrak nekatzeko, maskotentzako buruhausteko jokoak aukera egokia izan litezke.
Bero kolpeagatik albaitariarengana eramaten diren txakurren %50 hil egiten da. Aholkua: duda baldin baduzu kalera atera ala ez, ezezkoa aukeratu beti.
Edozein etxeko animaliak du bero kolpe bat jasateko arriskua auto bero baten barruan. Zure etxeko animaliarekin bidaiatzeko asmotan bazabiltza ondo pentsatu nola mantendu fresko barrualdea bidaian zehar. Bidaiak minimora murriztea ere erabaki ona da eta maskota mugitu behar baduzu, ez utzi sekula zaintzarik gabe. Ziurtatu ura eta itzala duela, eta aire gidatua ere ipini, ahal den neurrian.
Adineko animaliek eta pisu gehiegi dutenek bero kolpea jasate arrisku handiagoa badute ere, edozeini eragin liezaioke. Gogoratu aurpegi lauko animaliak, bulldog-ak, aurpegi lauko katuak edota untxiek arrisku gehiago dutela bero kolpea jasateko.
Zure animaliak intsolazio seinaleak baditu tratamendu goiztiarra gakoa da. Beraz, zaindu modu erregularrean zure maskota beroa egiten duenean. Bero kolpea jasaten ari den maskota hatsanka egongo da eta azkarrago hartuko du arnasa. Horrelakoetan azkar hartu erabakiak. Gorputzeko tenperatura murrizteko modurik onena ahalik eta azkarren animalia hoztea da. Berogunetik aldendu itzala eta gainazal fresko bat bilatuz. Benetako larrialdian, beharrezkoa litzateke ur hotza erabiltzea. Bota ura animaliaren gainera. Konortea galdu badu, uretatik kanpora mantendu bere burua. Ez estali animalia, ezta toalla bustiarekin ere, isolatzailea moduan funtzionatuko baitute. Eraman ahalik eta azkarren albaitariarengana, tratamenduan atzerapen txikiena ere hilkorra suertatu liteke eta.