Nola ureztatu oporretan zure kanpoaldeko eta barruko landareak

Nola ureztatu oporretan zure kanpoaldeko eta barruko landareak Uda sasoia iritsi da eta zuetako askok ziur oporretan ihesalditxoren bat egiteko asmoa duzuela, pixkanaka COVID-aren aurreko normaltasuna berreskuratzen ari garen heinean. Baina duda sortzen da berehala: nola mantendu ureztatuak etxeko landareak gure faltan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-ureztatu-zure-kanpoaldeko-eta-barruko-landareak-oporretan-1/@@download/image/AdobeStock78809782_thumb_1.jpg
2021/06/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Uda sasoia iritsi da eta zuetako askok ziur oporretan ihesalditxoren bat egiteko asmoa duzuela, pixkanaka COVID-aren aurreko normaltasuna berreskuratzen ari garen heinean. Baina duda sortzen da berehala: nola mantendu ureztatuak etxeko landareak gure faltan?
Nola ureztatu oporretan zure kanpoaldeko eta barruko landareak

Gure terraza, balkoi edo lorategietako landareak beti hidratatuak matentzeko egokiena ureztatze sistema automatikoa da, txorrotari konektatzen dena. Aspertsio sistema, difusiozkoa edo tantakako aukeratu daiteke. Behin hori aukeratuta txorrota konektatua duzun aparailua programatu eta ordu jakin horietan zure landareak ureztatuko ditu.

Beraz, begi-bistakoa da oporraldietan kanpoko landareak ureztatzea ez dela arazo handia. Zer gertatzen da ordea etxe barnean ditugun landareekin? Nahiz eta ureztatze automatikoa barnean ere instalatzea posiblea litzatekeen, ziur ez duzula gustuko izango zure egongela hodiz beteta ikustea. Baina lasai! Ondoko bizilagunei faborerik eskatu gabe barneko landareak ureztatze bideragarria da hiru aukera hauekin:

Auto-ureztatze loreontziak

Ontzi mota hauek depositu bat dute hodi altu eta meheei lotua. Depositutik landareak modu erregularrean behar duen ura eskuratzen du hodi horien bidez. Oporretara joan aurretik egin beharko duzun bakarra depositua beteta dagoela ziurtatzea da! 

Orokorrean, mota honetako deposituek astebete eta hilabete eta erdi inguru irauten dute, landarea eta ontzi motaren eta inguruko hezetasunaren arabera. Momentu oro jakin dezazun zer mailatan dagoen ura, igo eta jaitsi egiten den gailu moduko bat du uraren maila ikusteko. Ohitura hartu egunero ez bada ere, sarri, uraren maila non dagoen begiratzeko, nahiz eta ez den komeni topera urez betetzea ere, sustraiak itoitzeko arriskua baitago. Drainatze maila ona lortzeko eta hezetasun handiegia ekiditeko, lurra gehitu aurretik ontziaren hondoan hartxintxarra ezartzea irtenbide egokia izan liteke. 

Auto-ureztatze ontziak oso gomendagarriak dira urteko egun guztietan zure landareak ondo ureztatuak egoteko. Gainera, dekorazio bezala ere balio dute, diseinu eta mota ugari aurkitu baitaitezke merkatuan zure etxeari ukitu berezia emanez. 


Buztinezko konoak
Gailu mota hauek erroska bat dute ur botila ur lotzeko. Ondoren lurperatu egiten dira, botila alderantziz kanpoan geratzen delarik. Buztinaren mikro-porositateak botilatik ura aterako du modu dosifikatuan lur guztian zehar barreiatuz. Bi litroko ur botila bat nahikoa izan ohi da 15 egunezko landarea heze mantentzeko. Konoaren porositate mailaren arabera, urak denbora gehiago edo gutxiago beharko du zabaltzen. 

Modalitate honetan bertsio ezberdinak daude: botila plastikozko hodi ezberdinez ordezkatu daiteke, zeinak urez betetako ontzi batean sartzen diren. Hori bai, kontuan eduki behar da konoa purgatzeko urez batetzea, airerik ez dezan eduki lur azpian sartzen dugunean. Azkenik, ur ontzia ere konoan ondo sartu dugun egiaztatu behar da, ez dadin likidoa grabitatearen efektuarengatik zabaldu. Metodo hau erraza eta ekonomikoa da. 


Ur gelifikatua
Ontzi batean likido kantitate handi bat atxikitzeko gai den sustantzia bat sartzen da. Hau hidratatzean, sustantzia hau lirdingatsu bihurtzen da. Behin ontzia irekita, lurrarekin kontaktuan jartzen da eta bere barneko likidoak landarea hidratatzen du. 

Sistema modu honekin, lurrak duen hezetasun mailaren arabera, baliteke bi astez, gutxi gora behera, lurra heze mantentzea. Dena den, onena motz ez geratzea da loreontzi bakoitzean gutxienez ur gelifikatuko ontzi bat jartzea. 

Beste aukera erakargarri eta dekoratibo bat gel bolatxoak (koloretakoak ala gardenak) ezartzea da loreontzietan. Bolatxoak idor erosten dira eta besterik gabe, ura gehitu behar zaie loditasun lirdingatsua lortzeko. 


Ea bada aholku hauek jarraituta oporretatik bueltan iristen zaretenean zuen etxea sekula baino berdeagoa aurkitzen duzuean landareek eskaintzen duten armonia koloretsuarekin! Opor on!