Nola sortu zen ketchup-a?

Nola sortu zen ketchup-a? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-sortu-zen-ketchupa/@@download/image/24p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Nola sortu zen ketchup-a?
Ketchup-ak zale eta etsai porrokatuak ditu. Dudarik ez dago, hala ere, AEBetatik etorritako saltsa hau oso ezaguna dela gure artean. Nork asmatu zuen ketchup-a? XVIII. mendean, marinel txinatarrek arrainez egindako saltsa hotz eta bixi-bixi bat eraman zuten Ipar Ameriketara: “ket siap”. New Yorkeko Henry John Heinz enpresaria saltsa hartan oinarritu zen, eta arrainaren partez tomateak erabili zituen espezia mordo batekin nahastuta. Horrelaxe sortu zen egungo ketchup-a 1876an.