Film zentzugabeen moda: errentagarritasuna vs kalitatea

Azken urteotan, Hollywood-etik etengabe bonbardatzen gaituzte, remake, reboot, prekuela eta originaltasun falta larria duten ehunka ekoizpenekin. Baina, The Asylum-ek aireratzen dituen filmekin konparatuz gero, originaltasun eta sormen prodijio batzuk dirudite.
Eta zer da zehazki The Asylum? Ekoizpen eta banaketa lanak egiten dituen konpainia zinematografiko amerikar bat, baina hiru ezaugarri nagusi ardatz dituena: aurrekontu eskaseko filmak izaten dira, aurretik existitzen diren hainbat blockbuster-en plagio parodiko-okerrak eta zuzenean DVD/Bluray merkatura irteten diren filmak izaten direla. Harrigarria dirudien arren gainera, gehienetan oso errentagarriak izaten dira eta denbora-errekor guztiak hautsiz; kopiatzen dituzten film horiek zinema aretoetan estreinatu baino lehenago aireratzen baitituzte batzuetan -Mockbuster deiturikoak-. Pacific Rim iragarri zutenean adibidez, Atlantic Rim errodatu zuten segituan-. Gehienak lau hilabete inguruan errodatu dira.
Merkezurreko eta gaizki eginiko efektu berezi horiei gainera, azken hilerako aktoreen zerrenda batu behar zaio, edo aktore ezagunen familiarrak. Ez dakit noren anaiaren lehengusua, beste horren semearen osaba eta abar. 80-90ko hamarkadan telesail bitxietan irtendakoak ere, badute lekua ekoizpen hauetan: Power rangers telesailean irtendakoak adibidez edo ostrazismoan galdurik dabiltzan beste batzuk, Steve Urkel-Jaleel White esaterako.
Jareel White (Steve Urkel) “Megashark-vs-crocosaurus” filman
Eta nondik dator arrakasta? konpainia, 1997 urtean sortu zen eta hasieran beldurrezko filmak egiten zituzten batipat. Baina konpetentzia bortitza zela eta, 2005. urtean hasi ziren joera hau aldatzen. Urte horretan Spielberg eta Peter Jackson zuzendariek, King kong eta The War of the worlds filmak estreinatu zituzten. Asylum-ekoek jakina, H. G. Wells War of the Worlds eta King of the Lost World.
Hortik aurrerakoa, parranda! 2006 urtean, The Da Vinci Treasure, Snakes on the Train eta Pirates of Treasure Island’, The davinci code, Snakes on a plain eta Pirates of caribean-en bertsioak. 2007an, Transmorphers eta abar luze bat. Esan beharrik ez dago, nabarmena baita, filmak oso txarrak direla, baina lagunartean barre batzuk botatzeko paregabeak, adi adibide hauei: