Nola idatzi enuntziatuak "ChatGPT"-ri zukurik gehiena atera ahal izateko

Nola idatzi enuntziatuak "ChatGPT"-ri zukurik gehiena atera ahal izateko Ondo eginez gero, testuak editatzen, adibidez, sekulako lana aurreztu dezakezu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-idatzi-enuntziatuak-chatgpt-ri-zukurik-gehiena-atera-ahal-izateko/@@download/image/chat-ia-abierto-computadora-portatil.jpg
2023/06/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ondo eginez gero, testuak editatzen, adibidez, sekulako lana aurreztu dezakezu.
Nola idatzi enuntziatuak "ChatGPT"-ri zukurik gehiena atera ahal izateko

Hemen baldin bazaude gertatu zaizulako da. ChapGPT ireki duzu eta gai baten inguruan testu bat idatzi dezan eskatu diozu. Testua desastre hutsa da, ideia errepikatuak ditu, zuzenak ez diren datuak... Hori gertatu bazaizu enuntziatu oso laburra idatzi diozulako da, honelako zerbait beharbada: "Laburbildu iezazadazu Obabakoak".

Adimen Artifizialak (zorionez, edo zoritxarrez, hori norberaren esku) oraindik bere mugak ditu, baina ChatGPTk gauzak erraztu liezazuke, enuntziatu on bat idatziz gero, nahi duzun emaitza horretara ahalik eta gehiena hurbilduz. 

Garrantzitsuena jarraibideak emateko modua da, erantzun ahalik eta zehatzena sortu dezan. Enuntziatu on bat egiteko ona hemen jarraitu beharreko pausoak. 

Lehenik eta behin, idazterakoan argia eta zehatza izan behar duzu. Ziurtatu zaitez ahalik eta xehetasun gehiena gehitzeaz AA bide zuzenetik eramateko. Bere lana zu egiten ari zarela iruditu liezazuke, baina emaitza ikustean ohartuko zara merezi duela hasierako ahalegin horrek. 

Adibidez, 500 hitzeko laburpen bat nahi baldin baduzu, esaiozu. Gidoi formatuan nahi baduzu testua, gehitu informazio hau enuntziatuan. Adibidez: "Egin 500 hitzeko laburpen bat Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriaz. Gehitu zein den argumentua, zein diren protagonistan, zein itxura duten eta nolako harreman duten elkarrekin". 

Modu honetara testu nahiko zehatza lortuko baduzu ere, testua editatu eta zuzendu beharra izango duzu. Oraingoz, GhatGPT ikasten ari den adimen bat da, eta beraz, beharrezkoa izango du zure laguntza azken emaitza lortzeko. Enuntziatu on batekin hasten bazara, ordea, testuak zentzua eta koherentzia izango du eta ondorengo zuzenketak ez dira horrenbesterainoko lana izango. Azken finean hori da nahi duzuna, ezta? Ahalik eta ahalegin gutxiena egin, zure lana makina batek burutzen duen bitartean.