Nola garbitu zure mugikorra germen eta bakterietatik?

Nola garbitu zure mugikorra germen eta bakterietatik? Ez da nahikoa eskuzapi heze batekin mugikorra igurztea. Izan ere, kontuan hartuta komuneraino joaten garela berarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-garbitu-zure-mugikorra-germen-eta-bakterietatik/@@download/image/WO5JMK4ZGJFRZEET65T5YBOKH4.jpg
2020/03/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ez da nahikoa eskuzapi heze batekin mugikorra igurztea. Izan ere, kontuan hartuta komuneraino joaten garela berarekin.
Nola garbitu zure mugikorra germen eta bakterietatik?

Momentu honetan bertan baliteke milaka bakteria esku-artean edukitzea. Izan ere, baliteke zure mugikorra germenez gainezka izatea. Minutu batez ere zure mugikorragandik banatzen ez zaren horietako bazara milaka germenen jomuga zara.

Londreseko Higiene eta Medikuntza eskolak 2011. urtean egindako ikerketa baten arabera, sei telefonotatik bat material fekalez kutsatuta dago. Bai, badakigu, nazkagarria da.

Partikula fekal hauek ukitzen duzun leku guztietara zabaltzen dira, nahiz eta eskuak garbitu. Hori dela eta, smartphone-ak bakteria asko biltzen dituzte, beste edozein objektuk baino gehiago, gure eskuek milaka gauzak ukitzen baitituzte egunean zehar.

Honela funtzionatzen du: germenak dituzu eskuetan, mugikorra ukitzen duzu, utzi egiten duzu, eskuak garbitu eta berriz mugikorra ukitzen duzu. Zuzenena litzateke lehendabizi mugikorra garbitzea, eskuak garbitu ondoren eta berriz mugikorra hartzea.

Egia da, errealistak izanda, ezinezkoa da gainazal guztiak garbi mantentzea. Egun milaka pantailetara konektatuak bizi gara eta ezinezkoa da guztiak txukun egotea momentu oro. Hala ere, infekzio arriskuak gutxitu daitezke gure mugikorra behar bezala garbituz. Baina nola? Hemen zenbait aholku:

Funda edo karkasak
Xaboi likido apur bat nahikoa da zure funda garbitzeko. Ekintza burutu aurretik ziurtatu materiala uretan busti daitekeela eta ez dela deformatzen edo hondatzen.

Pantailak
Zaila da zure smartphone-aren pantaila beti garbi mantentzea. Baina, urez bustitako zapi bat erabili dezakezu, bilorik gabea pantaila ez marratzeko. Erabili zapi berezi bat ekintza honetarako, eta ez erabili zapi hori beste ezertarako. Gogoratu zapia ere garbitzea.

Gainerako telefonoa
Ur pixka bat, xaboia eta zapi bat nahikoa dira gainerako telefonoa garbitzeko. Ez erabili xaboi gehiegi, ezta ur gehiegi ere. Bi osagaietatik apur batekin nahikoa da orbanak ezabatzeko eta berria bezala uzteko.

Helburua ez da ekintza hauek etengabe egitea edo komunera zoazen bakoitzean mugikorra garbitzea, baina kontuan hartzekoak dira. Gogoratu noizean behin egunero eskuetan duzun telefonoa garbitzea!