Nola eragiten du loan galtzerdien erabilerak?

Nola eragiten du loan galtzerdien erabilerak? Lotarako galtzerdiak erabiltzen dituenetakoa bazara hau interesatuko zaizu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-eragiten-du-loan-galtzerdiaren-erabilerak/@@download/image/pexels-kunno-jayson-858710-2595340.jpg
2024/05/13
Lotarako galtzerdiak erabiltzen dituenetakoa bazara hau interesatuko zaizu.
Nola eragiten du loan galtzerdien erabilerak?

Eta ez bazaizu sekula gustatu galtzerdiekin ohean sartzea, kasu, hau irakurri ostean agian probatu nahiko duzu.

Galtzerdiekin lo egiteak gorputzeko tenperatura doitzen laguntzen du, eta horrek, azkarrago lo egitea ahalbidetzen du, baita gutxiago esnatzea eta ordu gehiagoz lo egitea.

Hori dio behintzat Journal of Physiological Anthropology aldizkarian argitaratu den ikerketa batek. Ikerketaren arabera galtzerdiak erabiltzen zituzten gizonezkoek,-galtzerdiak erabiltzen ez zituztenekin alderatuta-, gutxi gora behera, zazpi minutu gutxiago behar zituzten lo hartzeko, 32 minutu gehiago egiten zuten lo eta zazpi aldiz gutxiago esnatzen ziren gauean zehar.

Kontraesankorra badirudi ere, galtzerdiekin lo egiteak gorputzaren tenperatura orokorra, hau da, gure gorputz barnekoa, ez azalekoa, baxu mantentzen laguntzen omen du. Zure azala galtzerdiak erabiliz berotzeak, gorputzeko tenperatura jaisten du, azalari hurbilen dauden odol-hodiak zabaltzen baititu, beroa askatuz.