'Nola belztu behar zuria' ikuskizuna, Gasteizen

'Nola belztu behar zuria' ikuskizuna, Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/09
berria
'Nola belztu behar zuria' ikuskizuna, Gasteizen
Joxan Artzeren poesiak musikatu eta errezitatuko dituzte Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka Sormen Laborategia kolektiboak maiatzaren 11n Oihaneder Euskararen Etxean.

Joxan Artzeren poesia mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da Nola belztu behar zuria.

Hala, Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza izeneko poesia liburuetako aleetatik abiatuta, ohiko errezitaldietatik harago doan bidea jorratu dute. Bide Ertzean taldekoek pop-folk doinuak txertatu dituzte, eta Metrokoadroka kolektiboko kideek teatro ukituak gehitu dituzte; bi estiloak gurutzatuta, emanaldi berezia sortu dute.

Artze beraren obrek jorratzen dituzten gaietan barrena ariko dira: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria… Eta estilo aldetik ere Artzerengana hurbildu dira: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa…

Poetak maiatzean zikloaren baitan dator emanaldia Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera. Maiatzaren 11n, asteazkena, 20:00etatik aurrera.