Nola asmatu zen sandwich-a?

Nola asmatu zen sandwich-a? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-asmatu-zen-sandwicha/@@download/image/20p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Nola asmatu zen sandwich-a?
John Montagu Sandwich-eko kontea (XVIII. mendea) jokuzale amorratua ei zen. Behin, kartetan ari zela, janaria ekartzeko eskatu zion morroi bati. Nonbait, ez zuen partida eten nahi, eta edozein gauza ekartzeko esan zion. Morroiak ogia eta fianbrea eman zion Montaguri, eta konteak, mahai tresnarik ez erabiltzeko eta partidaren xehetasun guztiak ahalik eta ondoen jarraitzeko, ogi artean jarri zuen fianbrea. Partida ikaragarri luzea izan zen, 24 ordu iraun zituen, eta jokoan ari ziren guztiek konteak bezala jan zuten. Ogitartekoak "sandwich" izena hartu zuen, eta berehala zabaldu zen Londresen.