Noka: emakume zinegileak argitara

Noka: emakume zinegileak argitara Itziar Leemans, Tamara Lucarini eta Estibaliz Urresola izango dira ‘NOKA Mentoring’ programaren lehenengo partaideak. Mahai-inguru ireki batek zabalduko du jarduera otsailaren 18an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/noka-emakume-zinegileak-argitara/@@download/image/Noka-2019-hautatuak-768x481.jpg
2019/01/24
berria
Itziar Leemans, Tamara Lucarini eta Estibaliz Urresola izango dira ‘NOKA Mentoring’ programaren lehenengo partaideak. Mahai-inguru ireki batek zabalduko du jarduera otsailaren 18an.
Noka: emakume zinegileak argitara

Emakume zinegileen pisua eta ikusgarritasuna handitzen lagunduko duen egitasmoa izango da NOKA; urrian egin zuen proiektuare aurkezpena Eusko Jaurlaritzak, eta hiru opera-prima aukeratu dituzte (fikziozko bi eta dokumentala den hirugarrena) lehen deialdi horretara aurkeztutako 17 ekoizpen-lanen artean. Estibaliz Urresola (Laudio, 1984), Itziar Leemans (Donoibane Lohizune, 1983) eta Tamara Lucarini (Basauri, 1987) dira beren proiektuak garatzeko hautatu dituzten sortzaileak.

Jaurlaritzak aurkeztutako NOKA Mentoring erakundeak zinegileen ezaugarrietara ad hoc atondutako programa batetik abiatutako egitasmoa da. Prestakuntzaren lehen etapan gidoia eta tratamendua landuko dituzte sortzaileek.

Era berean, zinemagintzako industriako profesionalei irekitako jarduera paraleloak izango dira mentore programak iraungo dituen aste guztietan. Topagunea sustatzea, ikus-entzunezkoen nazioarteko industriaren inguruko esperientziak trukatzea eta euskal zinemagintzaren industria-sarea sendotzea izango da aparteko jarduera hauen helburua, eta hain zuen, horietako bat hautatu dute programari hasiera emango dion ekitaldi gisa: Elkarrizketa-mahai bat antolatu dute otsailaren 18an, eta, Iratxe Fresneda zinemagile eta irakasleak moderatuta, gonbidatutako lehen hiru mentoreak izango ditu protagonista.