Noiz kaleratuko dute 'Grand Theft Auto 6' bideojokoa?

Noiz kaleratuko dute 'Grand Theft Auto 6' bideojokoa? Aurtengo udazkenean plazaratuko zutela aurreikusi arren, atzeratu egin behar izan dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/noiz-kaleratuko-dute-grand-thet-auto-6-bideojokoa/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-05-05 123743.png
2025/05/06

Testua: Maitane Legarreta

Aurtengo udazkenean plazaratuko zutela aurreikusi arren, atzeratu egin behar izan dute.
Noiz kaleratuko dute 'Grand Theft Auto 6' bideojokoa?

Zaleak Grand Theft Auto 6 bidejokoa noiz kaleratuko den zain daude aspaldian. Proiektuak zenbait arazo izan ditu, ordea, eta atzeratzen ari da argitaratze-data. Udazkenean iritsiko zela adierazi zuten sortzaileek, baina azkenean ez dela hala izango aurreratu dute.

Rockstar Games enpresak zaleei barkamena eskatu die atzerapenagatik, eta "babesa eta pazientzia" eskertu die. "Joko bakoitzarekin zaleen aurreikuspenak  gainditzea dugu helburu, eta denbora gehiago behar dugu zuek espero eta merezi duzuen kalitateko jokoa plazaratzeko".

Iragarri dutenez, 2026ko maiatzaren 26an izango da jokoa kalean. Beraz, atzerako kontaketan izango dira zaleak berriz ere, urtebeteko itxaronaldia luzea irudituko bazaie ere.

Abentura eta akzioa
Grand Theft Auto (GTA) akzioz eta abenturaz jositako bideojokoa da. Jokoaren izenburuak Estatu Batuetako motordun ibilgailuen lapurretari erreferentzia egiten dio.

Jokoak mundu birtualean libreki mugitzeko aukera ematen du, eta misioak bete behar izaten dira istorioan aurrera egiteko. Horretaz gain, zenbait ekintzatan ere parte hartu behar izaten du jokalariak. Gidatzea eta tiro egitea izaten da jarduera nagusia, baina rol elementuak ere izaten dira. Joko bakoitzak bere protagonista izaten du eta kriminalen mundutxoan gora egitea izaten da haren asmoa, traizio kontuak tarteko.

Agertzen diren tokiak fikziozkoak izaten dira, baina benetako hiriak ere gogoan izan dituzte inspirazio gisa, esate baterako New York, San Frantzisko eta Miami.