Noiz debekatuko ditu Netflix-ek partekatutako kontuak?
Netflix-ek aspalditik daki elkarrekin bizi ez diren zenbait erabiltzailek, gastuak murrizteko, kontuak partekatzen dituztela. Bada orain praktika honi muga bat jarri nahi izan dio. Partekatzen jarraitu ahalko da bai, baina horretarako diru estra bat ordaindu beharko dute erabiltzaile hauek.
Hastapenetan, Netflix-ek kontuak partekatzearen jokabidea begi onez hautematen zuen. Hain da horrela, kontuak partekatzea maitasun keinua dela txiokatzera iritsi zela erakundea. Orain, ordea, ohartu dira dirua galtzen ari direla eta horregatik, sare sozialetan gogorazi zuen etxe berean bizi ez direnekin plataforma partekatzeak harpidetzerakoan onartzen ziren arauak hausten dituela.
Orain, jada neurria indarrean baitago, etxe berean bizi ez diren pertsonek, elkarrekin kontua partekatu nahi badute aparteko dirua ordaindu beharko dute. Inork araua ez duela hautsiko ziurtatzeko profil bakoitza konektatzen den IP eta WiFi helbideak kontrolatzen hasi da Netflix.
Honek haserrea sortu du erabiltzaileen artean, eta asko dira harpidetza bertan behera uztea erabaki dutenak.

