Noiz asmatu zen PCetako sagua?

Ordenagailuetako sagua Douglas C. Engelbart-ek asmatu eta patentatu zuen. 1963. urtean asmatu zuen, baina hala ere, beste bost urte behar izan zituen, lana erabat amaitu arte, hau da, saguaren benetako froga egin arte. Horretarako, monitore batez, teklatu batez eta saguaz baliatu zen word antzeko prozesadore batekin aurkezpena egiteko. Sagua, beraz, aspaldi dago gure artean, baina ez da batzuek uste bezain zaharra.