NoDrama taldearen lehen diskoa kalean

NoDrama taldearen lehen diskoa kalean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nodrama-taldearen-lehen-diskoa-kalean/@@download/image/20084101423nodrama.jpg
2012/12/13
berria
NoDrama taldearen lehen diskoa kalean
NoDrama taldeak I Mind lehenengo diskoa kaleratu du Burdin Hotsak diskoetxearekin. Boskote honek metalaren eta rockaren arteko zubia modu berri batean egin du. Batzuetan, gogor eta gordin. Besteetan, apal eta melodiko.

Bizkaiko taldearen bi muturrak malenkoniak lotzen ditu. Horren adierazle dira diskoko hamar abestiak. Denak ingelesez. 41 minutu freskagarri. Mezu aldetik, interpretazio irekia du lanak. Guztia, diseinu landu eta ederrarekin. Hainbatek NoDrama Metallica, Katatonia edo 36 Crazyfists taldeen nahasketa dela esan dute, betiere izaera propioarekin.
NoDrama taldea 2002. urtean sortu zen Leioan (Bizkaia) Voodoo izenarekin. Taldeak hasieratik erabaki zuten rock doinuak melodiekin nahastu nahi zituela. Denboran aurrera, 2005. urtean Iñigo Zorrilla gitarra jotzaileak taldea uztea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik eta bere hutsunea Koldo Gorozikak (Iraina ohia) bete zuen. Horrela, taldeak izen berri bat hartzea adostu, NoDrama, alegia eta lehenengo diskoa prestatzen hasi ziren. 2006. urtean Before Mind izeneko aurre-maketa atera zuten. Azkenik, ND Studio propioetan grabaketa lanak amaitu eta I Mind disko luzea osatu dute.
 Taldekideak: Aimar Antxia (ahotsa), Xabier Altzugarai (baxua), Nikola Goñi (bateria), Koldo Gorozika (gitarra) eta Iker Llona (gitarra).
 Zenbait abesti dastatzeko: www.myspace.com/nodramamusic