Nobela beltzaren inguruan arituko dira Mikel Santiago eta Jon Arretxe Bilboko literatura zikloan

Nobela beltzaren inguruan arituko dira Mikel Santiago eta Jon Arretxe Bilboko literatura zikloan Egileen eleberrien, genero beltzaren, eta erreferentzia mitologikoen inguruan solas egingo dute besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nobela-beltzaren-inguruan-arituko-dira-mikel-santiago-eta-jon-arretxe-bilboko-literatura-zikloan/@@download/image/FOTO-Jon-Arretxe-768x512.jpg
2023/09/19
Egileen eleberrien, genero beltzaren, eta erreferentzia mitologikoen inguruan solas egingo dute besteak beste.
Nobela beltzaren inguruan arituko dira Mikel Santiago eta Jon Arretxe Bilboko literatura zikloan

Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean zikloaren barruan, Mikel Santiago eta Jon Arretxe idazleen solasaldia izango da gaur, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako liburutegiaren areto nagusian. Susana Rodriguez Lezaun, Pamplona Negra jaialdiko zuzendaria, arituko da moderatzaile lanetan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "eusko noir izenez ezagutzen den guztiaz" hitz egingo da, baita "erreferentzia mitologikoez eta tradizio propioez" ere. Bestetik, egile bakoitzaren eleberriez eta eleberri beltzetan gero eta emakumezko pertsonaia gehiago egoteaz ere arituko dira.

Mikel Santiago (Portugalete, 1975) kontakizun eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere e-book propioak argitaratu zituen Interneten. Horiei esker, iTunes. Amazon eta Barnes & Nobleko salduenen zerrendetan sartzea lortu zuen.

Jon Arretxe (Basauri, 1973) euskal filologian doktorea da eta bidaia-literaturaren bidez sartu zen idazketan, azken urteetan genero beltzean gehiago zentratu den arren. Bere argitalpenen artean ezaguna da Touré detektibearen saga.

Sarrera doakoa da eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.