'No controles' filma errodatzen bukatu dute

Borja Cobeaga donostiarra da pelikularen zuzendaria eta Unax Ugalde gasteiztarrak protagonistaren rola jokatu du. Filma Bilbo eta Madril artean errodatu dute. Urtezahar gaua aireportu batean pasatu behar duen mutil baten komeriak kontatzen ditu filmak. Kosta ahala kosta, neskalagun ohia -Alexandra Jimenez- berreskuratzen saiatuko da.
Borja Cobeaga zuzendariaren bigarren film luzea da. Aurrenekoa 'Pagafantas' izan zen. Oraingoan ere komediaren alde egin du donostiarrak, baina akzio ukituekin. Unax Ugalderi dagokionez, hilabete gutxiren buruan bi film errodatu ditu; Cobeagaren pelikulaz gain, 'Baztan' filmean ere lan egin du, Carmelo Gomezekin batera. Aktore gasteiztarrarekin batera, Marivi Bilbao aktore bizkaitar beteranoak parte hartu du 'No controles' filmean.