Nirvana Longe 03

Adituek diotenez, budismoaren bidean Nirvana lortzea, sufrimendurik gabeko egoerara iristea omen da: behar materialetatik kanpo, besteak lagundu nahi izatea... Leku fisikoa baino, energia bera duten espirituen elkarketa omen da. Claude Challe disko-jartzaileak Nirvana hori leku fisiko bihurtzeko ametsa egi bihurtu omen du, eta orain, maitasunaren eta zorionaren tenplua omen den taberna-kafetegia zabaldu du. Antro horretako argazkiak ikusita, aspaldi igarri genuena baieztatu da: paradisua aberatsentzat asmakizuna da. Aipatu Nirvana hori ustez ekialdean egindako musikaz osatutako bilduma hau bezain azalekoa bada, infernuan jarraitzea nahiago dugu.