Nire gorputza, nire erabakia lehiaketa abian da

Medicusmundi Bizkaiak Nire gorputza, nire erabakia izeneko bertso-paper lehiaketa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Emakumeek beren gorputzari eta sexualitateari buruz askatasunez erabakitzeko duten eskubidea lantzea du helburu, bertso formatuan.
Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Pikara Magazine aldizkaria, Emakunde eta Eudelek Medicusmundi Bizkaiarekin elkarlanean antolatutako lehiaketa da Nire gorputza, nire erabakia. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin abiarazi dute, eta emakumeek beren sexualitateari buruz eta beren gorputzaren inguruan askatasun osoz erabakitzeko duten eskubidea du ardatz, izan Euskal Herrian, edo nazioarteko beste edozein herrialdetan.
Bizkaian jaio, ikasi, bizi edota lan egiten dutenek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta bi kategoriatan banatuta egingo dute: 17 urtez azpikoak batetik, eta 18 urtetik gorakoak bestetik. Bertsoak bakarka ala taldean osatu ahal izango dituzte. Lehen mailan ariko direnek gutxienez bi bertso egin behar dituzte, gehienez lau; eta bigarrenekoek hiru gutxienez eta zortzi gehienez. Lanak bidaltzeko epea zabalik da dagoeneko, eta azaroaren 15era bitarte iraungo du; educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera ala segidan zehaztutakora bidali behar dira, bigarren honetara posta arruntaren bidez:
Nire gorputza, nire erabakia
Bertso-paper Lehiaketa Bizkaian
Medicusmundi Bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20, behea
48.006 Bilbo (Bizkaia)
Noski, antolatzaileek lehiaketatik kanpo utziko dituzte hizkuntza sexista darabilten edota genero-parekidetasuna errespetatzen ez duten bertsoak.
Eta sariak?
Entrega epea itxitakoan, epaimahaiak kategoria bakoitzeko bi bertso onenak aukeratuko ditu, eta abenduaren 5ean, osteguna, Bilboko Hika Ateneoan egingo duten sari banaketan jakinaraziko dituzte garaileen izenak, 20:30etik aurrera. Gazteen mailako lehen saridunak 300 euro jasoko ditu, eta 100 euro bigarrenak; eta helduen mailako irabazleak 500 euro, 200 euro bigarrenak.
Beraz, irakurri arretaz lehiaketaren oinarriak eta hasi zure bertsoak prestatzen, ziur baikaude zuk ere baduzula zeresanik gai honen inguruan!
Halaber, lehiaketa honetarako prestatutako bertsoak baliatuz, Berdinsareak abian jarritako Beldur Barik lehiaketan ere parte hartu ahal izango duzue 18 eta 26 urte bitarteko gazteek. Oso erraza da: mugikorra edota bideo grabagailua erabiliz, Nire gorputza, nire erabakia lehiaketarako egindako bertsoak grabatu behar dituzue, zuek ikusi nola! Eta ondoren YouTube, Vimeo edo Sareko plataformaren batean eskegi. Kopiatu lotura eta bidali jarrera@beldurbarik.org helbidera azaroaren 15a baino lehen, eta… zorte on!

Beldur Barik lehiaketa