NINJA GAIDEN II (XBOX 360)

Joko honetan Ryu Hayabusa izeneko ninja gidatu beharko dugu. Helburu bakarra izango dugu: Ryuren klanari egindako kalteengatik mendeku hartzea, eta gizakiaren amaiera ekiditea. Ninja-arma sorta berria eskutan, arriskuz eta mehatxuz beteriko mundu batean gidatu beharko dugu Ruy. Ninja Gaiden II hau motore grafiko eraberrituaz datorkigu, eta horri esker, primeran ikusi ahal izango ditugu abentura eta borroka zirraragarriak.