'Nini'-en ondoren, 'sinkie'-ak; prekarietatearen aurpegi berria

Hezkuntzarik edota lan munduan murgiltzeko aukerarik izan ez duten gazteak dira niniak; ez dute batxilergoa egin eta ez dira unibertsitatera joan, eta lana lortzeko zailtasunak izan dituzte. Gazte horiek hazi egin dira, prekarietatean; Europako Cáritasen esanetan, sinkieak bihurtu dira orain (Single Icome No Kids) hau da, nahiz eta bikotean bizi, jasotzen dituzten bi soldatak batuta ere, ez dute soldata bakar dezente bat osatzen, eta ez dira haurrak hezitzeko gai.
Cáritasen ikerketaren arabera, belaunaldi honek beren gurasoek baino baldintza okerragoak dituzte, hau da, 80ko hamarkadako gazteek egungoen soldata bikoitza irabazten zuten. Elkartearen esanetan, txirotasun eredu berri baten aurrean gaude.
Egungo gazte askoren errealitatea da: lan baldintzak kaxkarragoak dira, soldatak baxuagoak eta lanpostu gutxiago daude. Gainera, egungo politikek ez dute gazteengan inbertsiorik egiten; hala, egun inoiz baino zailagoa da gazteentzat emantzipatu eta etxebizitza bat eskuratzea. Baldintza horietan, geroz eta gehiago dira haurrak izateari uko egiten diotenak. Eta zuk, zure burua identifikatzen al duzu egoera honetan?
*Iturria: El Periódico