Nikocado Avocado edo arrakasta eskuratzeko zure osasuna galtzearen arriskua

Nikocado Avocado edo arrakasta eskuratzeko zure osasuna galtzearen arriskua Nikocado Avocado ezaguna da sareetan janariz asebetetzeagatik. 100 kilo irabazi ditu, eta osasuna galdu, arrakasta erdiesteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nikocado-avocado-edo-arrakasta-eskuratzeko-zure-osasuna-galtzearen-arriskua/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-10-18 a las 11.44.23.png
2022/10/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nikocado Avocado ezaguna da sareetan janariz asebetetzeagatik. 100 kilo irabazi ditu, eta osasuna galdu, arrakasta erdiesteko.
Nikocado Avocado edo arrakasta eskuratzeko zure osasuna galtzearen arriskua

Nikocado Avocado Nicholas Perry-ren izen artistikoa da eta bere bizitza pelikula bat egiteko baliagarria da. Ukrainan jaio zen 1992an, baina adoptatua izan zen eta Estatu Batuetan hazi zen. Beganismoa defendatuz YouTuben bideoak egiten hasi zen, baina egun mukbang-a praktikatzeagatik da ezaguna, hau da, sekulako janari pila sareen aurrean jateagatik. 166 kilo pisatzen ditu, praktika honekin hasi zenean baino 100 gehiago. 

Gazteagoa zenean biolin-jotzaile izatearekin amesten zuen eta musikaren inguruan ezagutu zuen bere egungo bikotekidea, Orli Home, musika jaialdi batean. Bere lehen bideoetan, 2013 inguruan, elkarrekin bizitza beganoaren aldeko aldarria egiten zuten eta honek zituen onurak zerrendatzen zituzten. 2016an guztia aldatu zen, ordea. Bideo batean hanburgesa bat jaten azaldu zen beganoak kritikatuz. Kritika asko jaso zituen bere zaleengandik, baina aldi berean ikustaldi zenbakiek nabarmen egin zuten gora. 

Arian-arian, mukbang-a praktikatzen hasi zen, hau da, gehiago ezin arte jan eta jan aritzea. Bere bikotekidea ere praktika honetara batu zen. 

Nicholas arnasgailuarekin azaldu izan da sareetan eta dituen gehiegizko kiloek hainbat osasun arazo eragin dizkiote. Bera jaten erakusteaz gain, YouTuben bere gorabehera emozionalak ere erakutsi ditu. Ohikoa da negarrez ikustea, maitatuko duen inor ez duelako kexatzea edo bere bikote arazoak kontatzea. Askotan iragarri du harremana hautsi dutela eta, ondoren, ezkondu egingo direla.  

Zentzua al du sareetan arrakasta lortzeko osasuna sakrifikatzeak? Norbere buruaren humiliazioa zenbatetan da like kopuruen isla? Like-n obsesioak kezkagarriak diren mailetara iritsi litezke, Nikocado Alvocado-ren kasua adibide bat baino ez da. Beharbada, geratu eta sareetan egin eta kontsumitzen dugunaren inguruan hausnartu beharko genuke beranduegi izan aurretik.