Nike-k kanguru larrua erabiltzeari utziko dio bere kirol botetan

Nike-k kanguru larrua erabiltzeari utziko dio bere kirol botetan Orain arte Nike marka ezagunak kanguru larrua erabili izan du futboleko botak fabrikatzeko. Erabaki hau Puma marka alemaniarrak orain dela pare bat aste hartutakoaren antzekoa da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nike-k-kanguru-larrua-erabiltzeari-utziko-dio-bere-kirol-botetan/@@download/image/AA18CExN.img.jpeg
2023/03/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Orain arte Nike marka ezagunak kanguru larrua erabili izan du futboleko botak fabrikatzeko. Erabaki hau Puma marka alemaniarrak orain dela pare bat aste hartutakoaren antzekoa da.
Nike-k kanguru larrua erabiltzeari utziko dio bere kirol botetan

Nike marka estatubatuarrak kanguru larrua erabiltzeari utziko diola iragarri du, bere arerioa den Puma-k berdina iragarri ostean. Erabaki hauek amaiera emango liokete kontsumitzaile eta animalien eskubideen aldeko aktibista ugariren haserrea sortu duen praktika eztabaidagarriari. 

Markaren arabera futbol bota berri hauek Tiempo Legend Elite izenez aurkeztuko ditu eta patentatutako material sintetiko batez sortuko dira, kanguru larrua ordezkatuz. Nike-k orain arte, kanguruaren larrua batez ere futbol botak sortzeko erabili izan du. 

Nike eta Pumaren erabakia garaipen handia da animalien ongizatearen aldeko aktibistentzat, denbora luzez egon baitira erakunde hauei presioa egiten etikaren aurkako praktika hauek baztertu ditzaten.