Night Work

2000 inguruan Jake Shears stripperra Babydaddyrekin elkartu zenean hasi zen abentura dantzagarri hau. 80ko hamarkadara bidaiatzea gustuko baduzu, ez ezazu tren hau galdu. Sinte, falsete, oinarri elektroniko eta koloredun melodiek, gutxienez, oina gora eta behera mugitzen jartzeko balio izaten dute egun goibeletan. Studioko hirugarren lan honekin, 2007ko mundu biraz geroztik zekarten isilunea hautsi zuten 2010ean Universal diskoetxearen eta Stuart Price ekoizlearen eskutik. Disko hau super sexual eta arin bezala definitu dute eurek, eta eguna ondo hasteko, Any which way nire proposamena.