Nigeriarrak, pobrezia gorrian

1,5 euro egunean baino ez ditu nigeriar bakoitzak ohiko bizimodua egiteko. Etxebizitza askotan ez dago argindarrik, ezta urik ere. Aldiz, petrolio aberastasun itzeleko lurraldea da, eta 2,5 milioi upel ekoizten dituzte egunean atzerrian saltzeko, barnean kontsumitutako erregaia inportatzeko baita. Irabaziekin, azpiegiturak finantzatzen dituela dio Gobernuak. Zein azpiegitura? Itxuraz, petrolioa garraiatzeko errepideak.