Nice up the dance

Zer sortu zen lehenago, rapa ala dancehall-a? Raperoek ragga eta dancehall doinuak rap musikaren eraginez sortu zirela diote. Reggae zaleek, aldiz, rap-a jamaikarren sound systemetatik sortutako musika dela. 1967an, Kool Herc jamaikar gaztea New York-era joan zen eta reggaerekin hasieran, eta soul eta diskoarekin beranduago, sound systemen izpiritua zabaldu zuen bertan. Egun, dancehall-aren eta raparen arteko sexu harremanak su garrak pizten ditu, eta Soul Jazz disketxearen bilduma honek gasolina dakar. Maitasunean sinesten ez dutenentzat.