'Ni naiz naizena' websailaren erakusketa Donostian

'Ni naiz naizena' websailaren erakusketa Donostian Websailaren grabaketetan ateratako argazkiak ekainaren 28tik aurrera izango dira ikusgai Tabakalerako 2deo aretoan. Websailaren atalak ikusteko aukera ere izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ni-naiz-naizena-websailaren-erakusketa-donostian/@@download/image/ni naiz naizena.jpeg
2021/06/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Websailaren grabaketetan ateratako argazkiak ekainaren 28tik aurrera izango dira ikusgai Tabakalerako 2deo aretoan. Websailaren atalak ikusteko aukera ere izango da.
'Ni naiz naizena' websailaren erakusketa Donostian

Ni Naiz Naizena 10 trans pertsonen esperientziei buruzko websail dokumentala da, bertako nahiz nazioarteko pertsonen testigantzak jaso eta errealitate anitzak irudikatzen dituena. Izaskun Arandiak zuzendutako eta Izar Filmsek, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen laguntzarekin ekoiztutako websaila hamar minutuko hamar atalez osatuta dago eta proiekturako bereziki sortu duten webgunean ikus daiteke: www.trans.eus

Erakusketa hau Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek websailaren grabaketetan protagonistei ateratako argazkiekin egin dute. Websailan parte hartzen duten pertsonen biografiak ere ikusgai izango dira bertan. Horretaz gain, 2deo aretoko sarreran dagoen videowall-ean websailaren atalak ikusteko aukera egongo da. Erakusketa 2deo aretoko sarreran ikusi ahal izango da hilabetez ekainaren 28tik aurrera eta 9:00etatik 20:00etara egongo da irekita. 

Ni Naiz Naizena proiektuak 2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiaren dirulaguntza jaso zuen 2018an eta honi esker garatu ahal izan zuten websaila.