Ni bizi naiz baserrian...
Aspaldi piztu zen argi gorria: betiko baserria eta nekazaritza mundua, zeharo gainbeheran daude. Zer egin dezakegu, mende luzez naturarekin armonian bizitzen jakin duen jarduera horrek bizirik iraun dezan?
Euskal Herria txikia da metro koadrotan, baina, hala ere, hainbat paisaia mota ditu: basoak, landa-eremuak, ibaiak... Euskal Herriko natura aberatsari esker, bertako elikagai asko ditugu aukeran.
Mende luzez, gure kulturak (sagardotegiak, bertsolaritza, gastronomia, artisautza, eta abar) nekazaritza eta baserria izan ditu oinarri nagusi. Baina, gaur egun, aldiz, ez dugu behar bezala zaintzen hain garrantzitsua eta hain gurea den mundu hori: nekazaritza eta baserria.
Egin dezagun historian atzera: industrializazio eta teknologia garaia iritsi zen arte, giza-jarduerek ingurumenarekin bat egiten zuten. Baserritarrek nekazaritzan eta abeltzaintzan egiten zuten lan, eta oreka zegoen landa-eremuetan, familiek zituzten seme-alaba kopuruen, abere kopuruen eta ekoizten zituzten elikagaien artean.
Hala, oro har, baserritarrak ondo samar moldatzen ziren abereei janaria emateko eta etxekoak behar bezala elikatzeko. Horrekin batera, eguneroko jardunean sortzen ziren hondakin guztiak birziklatu egiten zituzten baserritarrek. Gainera, natura maite eta zaintzen zuten. Gaur egun han eta hemen hainbeste aitatzen den "garapen iraunkorra" delako hori, gure arbasoek inork baino hobe egiten zuten beren garaian!
Baserria galzorian
Gaur egun, gero eta baserri gehiago desagertzen ari dira. Gainbehera horren arrazoi nagusiak bi dira: batetik, bizimodua aldatu egin da; gazte asko hirietan bizi dira, han lan egiten dutelako, eta baserritar asko jubilatu egin dira. Ondo merezita, gainera!
Bestetik, kontsumo-beharrak goitik behera aldatu dira. Izan ere, hainbat hiritan ez dira saltoki txikiak bultzatzen, saltoki handiak baizik. Hirietako jendea saltoki handi horietara joaten da elikagaiak erostera, eta ez betiko azoka edo saltoki txikietara.
Gainera, landa-eremu emankor asko, etxebizitza, industria edota azpiegitura bihurtu dira. Esate baterako, 1996. urtetik hona, Euskal Herrian %28 igo da lur ez-urbanizatu izatetik lur urbanizatu izatera igaro den lur-azalera.
Gizarte osoari dagokio baserritarren egoera hobetzea, eta garapenean oreka mantenduz lortu behar da hori. Izan ere, oreka hausten bada, zer geratuko zaie datozen belaunaldiei? Egoera zaila da, benetan.
Bioteknologia indartsu dabil
Horretaz aparte, gene-ingenieritza indartsu sartzen ari da gure elikaduran, eta erosleok ez gara konturatzen zer erosten dugun. Izan ere, bioteknologiaren munduko enpresa erraldoiek (Monsanto, Novartis...) interes ekonomiko handiak dituzte, eta askotan, informazioa ezkutatzen dute.
Zenbaiten ustez, bioteknologiaren bitartez landareak ondo garatuko balira, aurrerakuntza handia egingo litzateke elikagaien alorrean. Esate baterako, landare transgenikoen bitartez, kanpoko faktoreen eragina gutxitu ahal izango litzateke: ura, tenperatura, gazitasuna, intsektuen izurritea... Horrez gain, landare horiek hobeak eta ugariagoak izango lirateke, eta horrek munduko pobreziari egiten lagunduko lukeela uste dute.
Beste hainbat zientzialarik, aldiz, guztiz kontrakoa diote. Euren ustez, elikagai transgeniko horiek kalte egin diezaiokete gizarteari eta ingurumenari: gizartean, hainbat alergia eta gaixotasun eragin ditzakete, eta ingurumenean, aldiz, bioaniztasunaren galera garrantzitsua ekar dezakete, eta baita uraren eta lurraren kutsadura ere.
Eztabaida behar da
Beraz, egoera aldatu nahi badugu, gizarte osoaren inplikazioa behar da. Zer egin behar da, betiko nekazaritzak eta baserriek bizirik irauteko? Zer egin behar da, munduko gizaki guztiek elikagai osasuntsuak eskura izan ditzaten?
Lehenik eta behin, eztabaida behar da. Eragile ekonomikoek, sozialek eta ekologistek mahaiaren inguruan eseri, eta hausnarketa egin behar dute. Bestalde, oso garrantzitsua da gizarteak hausnarketa horietan parte-hartzea, ingurumena zaintzeko jardueretan esku hartuz. Hona hemen, egin daitezkeen gauzen zerrendatxo bat.
Landa-turismoa suspertu, eta landa-guneak eta gertu dauden herriak biziberritu.
Nekazaritza-jarduerak sustatu, Eskola Agenda 21en bitartez.
Ingurumenarekin loturiko gaietan sentzibilizazio-kanpainak antolatu.
Irteerak antolatu, baserritarren mundua ezagutzeko.
Bertako produktuak herriko azoketan erosi.
Baserritarren eta gizartearen arteko harremana sendotu.
Bioaniztasunaren balioa ezagutarazi.
Elikagaiek gutxieneko segurtasun-maila izan dezatela bermatu.
Erosleei informazio gardena eman behar zaie, aukeratu ahal izateko.
Zubiak eraiki behar dira, baserritarrek gizarteari trasmititu diezaioten ingurumenari buruz dakiten guztia altxor paregabea dira gure baserritarrak!.
Oro har, ingurumen-arazoak antzekoak dira nazioartean eta Euskal Herrian. Dena den, arazoak globalak izan arren, gutako bakoitzak ere zerbait egin dezakegu gure herrian.
Zorionez, hiri eta herri batzuen ingurumen-ekimenei esker, batzuk hiritik baserrira eta mendira joaten hasi dira. Egia esan, bizia ematen dio horrek herri txiki bati, eta zer esanik ez, gazteak joaten badira eta bertan bizitza egiten badute.
Horixe guztia da garapen iraunkorra. Gaur egungo belaunaldien eta etorriko direnen bizi-kalitatea bermatu nahi bada, jakin behar dugu baliabide ekonomiko eta ekologikoek ez digutela osotara gure bizi-kalitatea bermatzen, eta horiek bezain garrantzitsuak direla baliabide sozialak.