New Yorkeko hileta alaiak

New Yorkeko hileta alaiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/new-yorkeko-hileta-alaiak/@@download/image/201156409new_york.jpg
2012/12/13
berria
New Yorken ghanatarrek antolatutako hiletek ez dute zer ikusirik gurean egiten direnekin, azken agurreko uneari jai kutsua ematen baitiote haiek. Batzuetan hilotza aurrez aurre izaten dute; baina beste batzuetan, senitartekoa edo laguna hil eta zenbait astera prestatzen dute festa. Musika eta dantza ez dira faltatzen, eta honek argazkilariak, musikariak, taxilariak... elikatzen ditu. Ghanako etorkin askok ospakizunok baliatzen dituzte euren herrikideekin elkartzeko. "Hiletak egonik, zertarako joango naiz, ba, tabernetara?", zioen berriki ghanatar batek elkarrizketa batean.