New Yorkek grafitiak gorroto krimen bihur ditzake
Dakigunez, jabetza publiko edo pribatuko horma zein objektuak mihise bihurtzea izaten da arazo nagusiena. Baina ez da arrazoi bakarra. Askotan kaleko arteak eta grafitiek gai sozial eta politiko polemikoak islatzen dituzte, status quoa desafiatuz eta desadostasunak agertuz. Lan hauen merezimendu artistikoari dagokionez ere iritzi ezberdinak daude: Batzuk adierazpen forma baliotsutzat dituzte, beste batzuk bandalismoa dela diote, eta hiri-paisaiako plaga bat. Bada orain, protesta legegile bategatik, New York hiria lehena izan liteke grafitia gorroto krimen bihurtzen.
Berriki, Kathy Hochul-ek, New Yorkeko gobernadoreak, proposamen legegile bat atera zuen New Yorkeko gorroto krimenen zerrenda modu drastikoan zabaltzeko. Legeak, barrutiko fiskalak ahalbidetuko ditu hogeita hamaika kargu gehigarri, gorroto krimen bezala prozesatzeko. Honek delitu arinak eta delitu larriak sententzia zorrotzagoekin epaitzea ekarriko du. Hori bai, beti ere, fiskal batek arrazaren, erlijioaren edo biktimaren generoaren aurkako jokabidea izan zela frogatzeko gai baldin bada. Lege proiektua guztiari aplikatuko zaio: taldeen arteko erasoak… eta baita grafitiak ere.
Hochul-en eskaria 2020-2022 bitartean delitu larrien %90eko gorakada egon denaren txostenaren argitalpenaren ostean iritsi da. “Newyorktar judu eta musulmanen aurkako gorroto krimenen gorakada kezkagarria da” esan du Hochul-ek, urriaren 7an, Hamas-ek bere erasoa burutu ostean eta Israel Gaza bonbardatzen hasi denetik. Alabaina, batzuen ustez gobernatzailearen ikuspegia urrunegi doa, batez ere grafiti bat egitea bezalako delitu arinei dagokienez. Lege aldatzen baldin bada, hauek delitu larri bilakatuko lirateke eta gorroto delitu bezala epaituz gero, lau urteko kartzela zigorra jaso liteke. Gaur egun New Yorkek hirurogeita sei kargu ditu gorroto delitu bezala epaitu daitezkeenak. Zerrenda horretan denetarik dago: jazarpena, erasoa eta baita terrorismoa ere. Deliturik gehienak nahita suteak sortzea dira, ordea.
Alta, honek ez du esan nahi krimen hauek automatikoki gorroto-krimen bilakatuko direnik, zirkunstantziak kontuan hartu barik. Norbaiti gorroto delitua esleitzeko, fiskalak delitua motibatu duen arrazoia frogatu beharko du. Hochul-ek aipatu du grafitia gorroto delituen barruan sartzearen arrazoia justifikatua dagoela. Berriki potentzialki mehatxagarriak direnak topatu dira, adibidez “genozidioaren aldeko mezuak”, aerosol beltz batekin eginak, judutarrenak diren bi negozioetako erakusleihoetan.
Hochul-i grafitiak zergatik sartu nahi dituen zerrendara galdetu zitzaionean honakoa esan zuen: “Gorroto-krimen bat delako. Lehenik eta behin, bandalismoa da, baina ez edonolakoa, gorrotoan oinarritutako bandalismoa baizik. Hau New Yorkeko estatua da, ez dugu inongo gorroto formarik onartzen”. Hain da horrela, Hochul-ek uste duela gorroto delituen zabalkundea fiskalentzat beharrezko tresna dela: “Jendeak jakin dezala jarduera hauetan parte hartzen duenak benetako ondorioak izan ditzakeela”.
