New York txikia

Argazkikoa New York da, noski, baina auskalo zein sorginkeriari esker, txikiagotu egin dute. Kontua da honako hau Las Vegaseko New York-New York hotel-kasinoa dela. Duela lau urte New Yorkeko eraikinik ospetsuenak txikiagotzea eta benetako tamainaren herenera ekartzea bururatu zitzaien. Guztira, hotel-kasinoak 2.035 logela ditu. XXI. mendeko Asterixek esango lukeen bezala, estatubatuar hauek erotuta daude!