New York-en marihuana doan eskaintzen zaie COVID-aren aurkako txertoa hartzen dutenei

Marihuanaren legeztatzearen aldeko militanteek pasa den asteartean New York hiriko Manhattan auzoan marihuana doan eskaini zieten COVIDaren aurkako lehen dosia jaso zutenei. Porro bat txerto bategatik lelopean hirian olgetarako kanabisaren erabilera legeztatu izana ospatu nahi zan zuten eta bide batez, txertaketa kanpaina babestu.
Ekitaldiaren antolatzailetako bat izan den Michael OMalley-k zioen: lehen aldia da porroak legalki banatzera atera gaitezkeela. Ekimen honen aldekoek adierazi dute txertaketa babesten duela eta kanabisa maila federalean legeztatzearen aldeko borrokan dabiltzala. Banaketaren hasieran, Union Square plazan 50 bat pertsona bildu ziren euren marihuana doan eskuratzeko. Txertaketa papera erakustearen nahikoa zen.
Ilaran zegoen batek, lehen dosia hartua zuenak, zioen mundu guztiak txertatu beharko lukeela: ez luke marihuanak beharrezkoa izan behar jendea konbentzitzeko, baina funtzionatzen badu are eta hobeto. Lehen ordu edian soilik, 150-200 marihuana zigarro banatu ziren.