New York, bere etxe orratzen pisuagatik, hondoratzen ari da

New York, bere etxe orratzen pisuagatik, hondoratzen ari da Ikerketa baten arabera hiria urtero, batez beste bat-bi milimetro hondoratzen da. Honek, noski, itsas maila ere igotzen ari denez, krisi klimatikoaren ondorioak larriagotzen ditu uholde arriskuak areagotuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/new-york-bere-bere-etxe-orratzen-pisuagatik-hondoratzen-ari-da/@@download/image/ Rene Sputh .jpg
2023/05/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Rene Sputh

Ikerketa baten arabera hiria urtero, batez beste bat-bi milimetro hondoratzen da. Honek, noski, itsas maila ere igotzen ari denez, krisi klimatikoaren ondorioak larriagotzen ditu uholde arriskuak areagotuz.
New York, bere etxe orratzen pisuagatik, hondoratzen ari da

Ikerketa baten arabera New York hiria hondoratzen ari da eta honen errudunetako bat bere etxe orratz ikusgarrien pisua da. Honek, noski, itsas maila ere igotzen ari denez, krisi klimatikoaren ondorioak larriagotzen ditu uholde arriskuak areagotuz.

Ikertzaileen arabera urtero bat-bi milimetro hondoratzen da hiri ezaguna. Hiriko zenbait guneetan milimetro horiek bikoiztu egiten dira. 

Honegatik, itsas mailaren igoera ere bikoitza da Estatu Batuetako hiri ezagunean. 1950etik hiria inguratzen duen ura 22 zentimetro hazi da eta mende honen amaierarako ekaitzek eragindako uholde larriak lau aldiz ohikoagoak izan litezke. 

Ikerketaren autoreen arabera, itsasertzeko hirian arriskuak areagotu egingo dira krisi klimatikoa okerragotu ahala eta eraikinen pisuek ez dute lagunduko. 

Ikertzaileen kalkuluen arabera hirian egiturak 760.000 milioi kilo pisatzen ditu, hau da, 140 milioi elefanteren pisua du. Neurrigabeko pisu honek, urtero, hiria apur bat hondoratzen du.

"Ez da berehala beldurtu behar honegatik, baina prozesu jarraitua da eta uholde arriskuak areagotzen ditu", esan du Tom Parsons Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoko geofisikariak. Zenbat eta bigunagoa lurra, orduan eta konpresio gehiago sortuko dute eraikinek. "Ez da akats bat New Yorken eraikitzea, baina kontuan hartu behar da zerbait eraikitzen den bakoitzean lurra apur bat gehiago hondoratzen ari garela".