“New testament of funk”

“New testament of funk” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/new-testament-of-funk-2/@@download/image/45p12-1.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
45.zenbakia
“New testament of funk”
Funkia fedea galdu duten jarraitzailez betetako erlijioa da. Hala ere, 70eko hamarkada amaitu zen, eta gutxik sinesten dute orduz geroztik egindako funkian. Musika beltzaren urrezko garaiak —70eko hamarkada— agortu ezineko distira du eta asko, distira horri begira, itsu geratu dira. Unique zigiluari esker, hainbatek fedea berreskuratuko dute. Izan ere, musikari hauek, gaur egun eta AEBetatik kanpora — hau da, Europa zurian— koipe askoko funkia egin daitekeela erakusten dute.