New Super Mario Bros (WII)

Marioren abentura klasiko bat da, baina zenbait berrikuntzekin. Bakarka zein lau jokalariren artean aritzeko aukera dakar, kooperatiboki ala konpetitiboki. Mario, Luigi eta beste bi Toadekin joka daiteke. Zenbait gunetan Wii mandoaren sentsorea erabil daiteke, eta propultsio-trajea eta Mario pinguino bihurtzeko aukera dira berritasun garrantzitsuenak. Ez dio inori hutsik egingo.