New moon

Bella arriskutik urruntzeko asmoz, Forks herrixka abandonatu du Edward banpiro ederrak. Neskatilak, ordea, ezin du maitearen hutsunea jasan. Hala, tristuraren gatibu eroriko da. Jacob adiskide minaren laguntzaz irria berreskuratzen hasiko da apurka-apurka. Sekretu iluna ezkutatzen du mutilak, baina. Twilight (2008) arrakastatsuaren uharari jarraiki, banpiro hauskorren xarma eta erromantizismo xaloa uztartzen ditu pelikulak. Entretenigarria da.