New Delhiko parlamentuan ika-mika

New Delhiko parlamentuan ika-mika https://www.gaztezulo.eus/albisteak/new-delhiko-parlamentuan-ikamika/@@download/image/2010466462NEW_DELHI.jpg
2012/12/13
berria
New Delhin dago Indiako parlamentua, eta bertan liskarrak izan dira Emakumeen Nazioarteko Egunean. Parlamentuko eserlekuen %33 emakumeentzat izatea eztabaidatzen ari zirela, oposizioko kide batzuk zutik jarri eta legea jasotzen zuten agiriak txikitu zituzten. Aldaketa bakarrik goi mailako emakumeen mesedetan izango litzatekeela arrazoitu zuten oposizioko ordezkariek, eta araudi berria eztabaidatu gabe bozkatu nahi izatea leporatu zioten lehen ministroari. Bilera bertan behera utzi behar izan zuten. Gaur egun, 543 parlamentarietatik 59 baino ez dira emakumeak. Mundu Martxa sartuko ahal da Indian!