Nevadako egunak

Nevadako egunak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nevadako-egunak/@@download/image/nevadako_egunak_1396532461.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Bernardo Atxaga
150.zenbakia
Liburuko protagonistak AEBetan, Renon, urtebeteko egonaldia egingo du emaztearekin eta bi alabekin. Bere kontakizunen bidez, hilabete horietan ezagututako pertsonen eta bizitako istorio arrunt eta berezien berri izango dugu. Filmetan edota albisteetan ikusi ohi ditugun desagertze, eraso eta heriotzak ere ageri dira. Horrez gain, iraganeko pasadizoek ere badute pisua: familiako kontuak, gaztetako ikaskideekin gertatuak… Biografia usaina du, baina badu fikziotik ere, eta irakurlea gustura ariko da bien arteko muga non dagoen asmatu nahian.