Neurri sistemen garrantzia

Anglosaxoi herriak berezi samarrak dira, eta neurri kontuetan, gainontzekook erabiltzen ez ditugun sistemak erabiltzen dituzte: galoia, oina, milia eta abar. 1999an, NASA espazio agentziak Mars Climate Orbiter espaziontzia bidali zuen Martera, bertako klima aztertzeko. Hamar hilabete igaro eta 665 milioi kilometro egin ondoren, espaziontziak Marteko lur azalaren kontra jo zuen. Ezbeharra ez zen motorraren akats baten ondorio izan, neurri akatsa baizik: NASA neurri sistema dezimala erabiltzen ari zen, Euskal Herrian duguna alegia, eta ontziaren fabrikatzaileek, aldiz, miliatan programatu zuten ontziaren kontrola.